978-84-9106-627-9
Kantu bat Alikarentzat
Antton Kazabon Amigorena
Editorial: IBAIZABAL Año: 2018 Páginas: 204Formato: Rústica
www.paquebote.com > Antton Kazabon
COLECCIÓN MIKOLETA BILDUMA-EUSKARA IKASTEN ARI DIRENENTZAT
COLECCIÓN IPOTXAK ETA ERRALDOIAK-HAUR ETA GAZTE LITERATURA
COLECCIÓN IPOTXAK ETA ERRALDOIAK-HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin.
Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?…
Nonbaitetik berehala agertuko zela pentsatzen genuen, baina ez zen horrelakorik gertatu. Hilabete igaro da, eta oraindik ez dugu haren arrastorik.
Pintta, gazela kume ttikia asko maite zuen bere amak. Pintta bihurria izaki, ordea, ihes egin zuen bere amarengandik eta asko urrundu gainera, gehiegi. Tigre erraldoi baten gordelekuraino joan zen gazela ttikia. Tigreak mokadu batez irents zezakeen Pintta gaixoa. Basapizti marradun handiak izugarrizko ahotzarra zuen, ikaragarrizko hortz eta haginak, baina?
Udalekuak, ibilaldiak, lagun berriak… Zeinen polita! Zeinen atsegina eta gustagarria! Baina beti ez dira izaten udako kontu hauek hain politak eta zoragarriak. Ez horixe! Bestela irakurri Alainek kontatzen digun historia hau. Alain, Itsaso, Maddi, Iratxo eta Eñauten bizipen beldurgarria. Maitasun historiatxoak ere barruan, baina bestelakoak ere bai. Batez ere bestelakoak, beldurrezkoak. Itsasori gauaren erdian bere ohe atzean agertzen zitzaion mutil sonanbulu hura, ez pentsa gero ametsetakoa edo gezurrezkoa zenik! Udalekuak politak izaten dira, baina egunez. Ilargiaren argitan gertatzen direnak, beti ez dira parte onekoak izaten.
Inoiz baino gorago heldu zen egun hartan. Bazirudien iritsiko zuela hainbat amestutako gailurra, baina beste behin ere, ilargiak uste baino azkarrago bidali zuen eguzkia lotara, argia itzalita.